Elvira Lindo + Alicia San Juan

elvira-elvira-lindo-alicia-san-juan
Asteazkena, 2016(e)ko maiatzak 04
19:30
Tomasene K.E.
Gaztelaniaz
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Elvira Lindok (Cádiz, 1962) kazetaritza ikasketak hasi zituen berehala alde batetara utziz hemeretzi urterekin irratian lanean hasteko. Gidoilari, irratian esatari eta berriemaile lanetan aritu zen eta RNEn hainbat programa aurkeztu zituen, baita SER eta telebistan ere. Gidoi hauei bitartez sortu zen Manolito Gafotas pertsonaia, 1994.an sailaren lehenengo liburuaren argitalpenetik arrakasta izugarria lortuz. Bere lanen artean El otro barrio (1998), Algo más inesperado que la muerte (2003), antzezlanera egokitua, Lo que queda por vivir (2010) eta Lugares que no quiero compartir con nadie (2011) eleberriak daude, La ley de la selva (1996) antzezlana, eta El País en Tinto de verano (2001), Otro verano contigo (2002) eta Don de gentes (2011) kronikak. 1998.an Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil sariarekin saritua izan zen eta 2005.an Premio Biblioteca Breve saria jaso zuen Una palabra tuya eleberriarengatik eta arrakasta haundiarekin Ángeles González-Sindek zinemara egokitua. Zinemarako gidoi ugari ere idatzi ditu, estatu eta nazioarteko zinemaldietan hainbat sari jasotako La primera noche de mi vida besteak beste. 2009.an Premio Atlántida del Gremio de Editores de Cataluña irabazi zuen. El País egunkariarekin ari izan da elkarlanean maiz.

Alicia San Juan García (1967) Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua. Kazetaritza lanetan aritzen da irrati eta telebistan eta Euskadi Irratiko langilea da magazin programak eta kultura arloko saioak eginez. "Chico y Chica" musika taldeko partaidea da. Honetaz gain, literatur aurkezpenetan parte hartzen du eta publizitaterako lokuzio eta bikoizketan eta telebistan baita ere.

 

 



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Ira - 2019 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Ira - 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016