Literaktum 2016: Zilarrezko Euskadi Sarien banaketa

maiatza(r)en 05-(e)an, 2016 [13:20 h.]

Gaur, eta Literaktum Jaialdiaren barnean, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak urtero eskaintzen dituen Zilarrezko Euskadi Sariak banatu ditu.

Miren Azkaratek (2016ko Hiriburutza, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria) Alaine Agirre bermeotarrari saria eman dio, "X hil da" euskaraz idatzitako lanagatik.

Bestalde Maria Jose Telleriak (Foru Aldundiko Kultura zuzendaria) James Rhodes musikari eta idazleari eman dio saria "Instrumental" lanagatik.

James Rhodes gaur, maiatzak 5, San Telmo Museoan egongo da iluntzeko 19:30ean eta jada ez dago sarrerarik.

Bestalde, Alaine Agirre bihar, maiatzak 6, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Komunikazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (943 48 12 40)

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016