Literaktum: 2016ko edizioaren programa

apirila(r)en 25-(e)an, 2016 [13:55 h.]

Gaur Literaktum Jaialdiaren 2016ko edizioa aurkeztu da eta bertan jaialdian egongo direnen artean bi protagonista izan ditugu: Bernardo Atxaga idazlea eta Mattin ilustratzailea.

Maiatzaren 3tik 14ra arte, jaialdiak hainbat formatutan garatuko diren 20 jarduera izango ditu, hiritarrei literatura hurbiltzeko asmoarekin: Elvira Lindo, Juan José Millás, Anjel Lertxundi, Jordi Fiblas, Ixiar Rozas, Santiago Roncagliolo... gonbidatu ditu jaialdiak.

Lekord taldeak musika ipiniko du, Photowriting eta Pochicuentos erakusketak egongo dira, Irudipuinak eta Ipoirudika ikuskizunek ilustrazioa eta ipuinak nahastuko dituzte, Wikilantegi parte-hartzaile bat ere antolatu da... jarduera guzti hauek urtero azpimarratzen duen jaialdiaren aniztasuna indartuko dute.

Komunikazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (943 48 12 40)

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016