Literaktum 2016: Irakurgunea, irakurketarako eta irakurleentzako leku bat

irakurgunea-irakurketarako-eta-irakurleentzako-leku-bat

Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an

Literaktum jaialdiaren bigarren aste honetan, Irakurgunea izango da protagonista. Alderdi Ederren kokatutako karpan irakurleek Donostia Kuturaren liburutegi-sareak antolaturiko programak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko aukera izango dute: solasaldiak, irakurketa-klubak, idazleekiko hizketaldiak…

2015ean abiatutako Erakurleak, helduentzako euskarazko irakurketa digitalaren taldeak Anjel Lertxundi idazlearekin Zu bere azkeneko lanari buruzko saio bat izango du, Goiatz Labandibarrek eta Goizalde Landabasok dinamizatuta. Datorren asteartean arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Asteazkenean, eta Jordi Fiblarekin batera Donostia Book Clubaren saio bat egongo da Philip Rhoten Everyman lana aitzakitzat hartuta. Slawka Grawoskak gidatzen duen talde honen helburua ingeles irakurketa eta solasaldia sustatzea da.

Ostegunean bi jarduera egingo dira: alde batetik, eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Irakurketa Klubetako Izarrak, 6-8 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzenduta eta Lur Korta ipuin kontalariaren eskutik.

Eta bukatzeko, Manuel Rivas idazleak El último día en Terranova bere azkeneko lana aurkeztuko du 19:30etan, Amaia Garcíak dinamizatuta.

* Oharra 1: Jarduerak San Jeronimo aretoan egingo dira, eguraldiak ez badu laguntzen.

* Oharra 2: Muskerraren Bidea datorren astean gauzatuko da Asteasun. Bernardo Atxagak berak gidatuko duen jarduera honetan parte hartzeko lekurik ez dela geratzen gogoratu nahi dugu

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016