2016ko Literaktum jaialdiaren aurkezpena

2016ko Literaktum jaialdiaren aurkezpena

Astelehena, 2016(e)ko apirila(r)en 25-(e)an

Gaur goizean, Victoria Eugenia Antzokiko prentsa aretoan, Literaktum 2016 jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da.

Maiatzaren 3tik 14ra ia 40 gonbidatuk 20 jarduera ingurun parte hartuko dute, literatura publiko guztiengana hurbiltzeko helburuak gidatuta. Literaktum-ek bere ezaugarri nagusiei eusten die aurten ere: literatura festa partekatua bezala bizi, beste diziplina artiskoekin eta bere garaiko eztabaidekin konektatuta eta sarean gauzatzen den jaialdi moduan.

Egun hauetan Donostiako kultur etxe, liburutegi eta liburudendek, San Telmo Museoa eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera, hirian zehar zabalduko dute jaialdiaren programazioa. Elvira Lindo, Juan José Millás, Bernardo Atxaga, Jordi Fibla, Anjel Lertxundi, Alaine Agirre, James Rhodes, Santiago Roncagliolo edo Manuel Rivas izango dira, besteren artean, idazle gonbidatuak, narratiba protagonista duen aurtengo Literaktum-en.

Jaialdiak badu ere tartea erakusketa, haur programazioa eta ibilbide literarioentzat. Aipamen berezia merezi du Obabako mundu literarioaren oinarria den Asteasuko Muskerraren Bidea Bernardo Atxaga beraren eskutik ezagutzeko aukerak.

Liburudendek presentzia handia izango dute aurten ere, Liburu Lurraldea titulupean biltzen diren jarduerekin. Hauen artean DSS2016-aren programa kulturalaren parte diren Munduko Liburudenden Topaketak azpimarratu behar dira, Jorge Carrión idazleak koordinatuta.

DSS2016 Kultur Hiriburuaren Donostiapedia proiektuaren barruan, Literaktum-ek Wikilantegi bat eskainiko du aurten Donostiako Haur Liburutegian. Bertan parte hartzen dutenek jaialdira datozen idazleei buruzko artikuluak sortu eta editatzeko aukera izango dute, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Aurten Cervantes eta Shakespeare-en heriotzen 400. urteurrenak betetzen dira eta Literaktum bi sortzaile erraldoi hauen omenaldira gehitu nahi da: jaialdian parte hartzen duten idazleek bata edo bestearen pasarte bat irakurri eta aztertuko dute beren jardueraren amaieran.

Literaktum Kaiera blog-a jaialdiaren egunerokoa izango da berriz ere. Aurten Aritz Gorrotxategik egingo du egile-kronika hau, idazle, gai eta jarduera ezberdinek sortarazten dizkioten erreflexioak bertan jasoko dituelarik.

Hamaika egun eta haimaika bide literaturaz gozatzeko. Zeurea aukeratzea baino ez duzu

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016