Zer da?

Literaktum

Literatura festa partekatua bezala. Literatura beste diziplina eta bere garaiko eztabaidekin konektatuta. Literatura idazle eta irakurleen topalekua bezala. Hauek dira Literaktum-en ezaugarriak, hirian zehar letrak eta lengoaiak sakabanatzen dituen jaialdi mestizo eta saretua.

Autore nabarmenak eta etorkizun oparokoak. Liburu-denden lurralde librearen mapa. Nobela, poesía, saiakera, antzerkia. Ibilaldi literarioak, ilustrazioak, itzulpenak, irakurketa-klubak. Dena kabitzen da Literaktum-en, literaturak hamaika aurpegi eta hamaika bide baititu. Zeurea aukeratzea baino ez duzu.

Jaialdi saretua

Literaktum energien batuketa da. Donostia Kulturako Kultur Ekintza Atalak, Liburutegi Zerbitzuak eta San Telmo Museoak Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartea eta Euskal Idazleen Elkartearekin bat egiten dute sare bat den jaialdia gauzatzeko. Ekipamendu eta lantaldeen arteko elkarlan honek literatura angelu ezberdinetatik eta publiko guztiak kontutan hartuta lantzeko aukera ematen dio Literaktum-i.

Atalak

Literaktum-ek atal ezberdinetan egituratzen du bere programazioa:

Ibilbideak. Idazle gonbidatuen obra eta unibertso sortzailean sakontzeko aukera.

Irakurgunea. Idazle eta irakurleen topagunea Donostiako liburutegien sareko ohiko programazioetatik abiatuta.

Erronkak. Eztabaida garaikideen inguruko solasaldiak aditu azpimarragarrien eskutik.

Literatura eta gehiago. Literatura mestizajea. Atal honek literaturak beste diziplina eta arloekin dituen loturak hausnartzen ditu.

Zilarrezko Euskadi sariak. Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteak bi liburu nabarmentzen ditu urtero.

Liburu Lurraldea. Liburudenda lotura literarioen espazioa da, apaletatik bidaia; solasaldiak, aurkezpenak, irakurketak…

Ametsekin jolasean. Gaurko txikiak biharko irakurleak dira. Ipuinak, ilustrazioak, jolas eta tailerrak.

Antolakuntza

Zuzendaritza

Jon Aizpurua (Kultur Ekintza Ataleko zuzendaria)

Koordinazioa

Iñaki Gabarain (Ernest Lluch KE-ko zuzendaria)

Yolanda Martín (Kultur Ekintzako teknikaria)

Aholkularitza

Nagore Atela (Euskal Idazleen Elkartea)

Programazioa Batzordea

Arantxa Arzamendi (Liburutegi Nagusiko zuzendaria)

Marilis Balenciaga (San Telmo Museoa)

Susana Bustero (Okendo KE-ko zuzendaria)

Jon Etxezarraga (Lugaritz KE-ko zuzendaria)

Lourdes Gutiérrez (Casares-Tomasene KE-ko zuzendaria)

Marta Ibáñez de Aspuru (Aiete KE-ko zuzendaria)

Frantxis Lopez (Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendaria)

Jon Urbieta (Loiola KE-ko zuzendaria)

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016