Laba/lurra. Poema berriak eta hautatuak, Antonio Casado da Rocha & Oier Guillan

Oier Guillan eta Antonio Casado, Gorka Belaskoren eskutik
classic
Osteguna, 2015(e)ko maiatzak 07
19:30
Liburutegi Nagusia - San Jerónimo - Ekitaldi aretoa
Euskaraz
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Antonio Casado da Rocha eta Oier Guillan, Gorka Belaskoren marrazkiekin osatutako irakurraldia. Islandiera ikasten eta Elkartasun basatia liburuek komunean dituzten hainbat gai eta irudi abiapuntutzat harturik, enpatia ariketa bat proposatzen dute Antonio Casadok eta Oier Guillanek, poema berri eta hautatuak irakurriz eta iruzkinduz. Euskal literatura garaikidea gizarteratzeko asmotan, poesia ez diren arte formekiko elkarlana bilatu nahi dute bi poeta hauek. Oierren poemak partitura gisako testuak badira, Antoniorenak erabiliko dituzte mihise gisan, eta horren gainean Gorkaren marrazkiek irakurketa grafiko bat eskainiko dute. Pantaila bihurtuta, mihise horretan agertuko dira Islandia, Donostia, familia kontuak, sumendiak, hizkuntzak, lurraldetasuna, iparraldeko paisaiak eta bidaiak...



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Uzt - 2020 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Uzt - 2020
Al As Az Og Or Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
2020 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016