Josu Elberdin

Josu Elberdin (Pasaia, 1976)

josu_elberdin

Pasaiako Udal Musika Eskolan Piano eta Kantu irakasle gisa dihardu Josu Elberdin 2000. urteaz geroztik, eta eskolak ematearekin batera, hainbat abesbatza eta talde instrumental zuzendu edo haiekin kolaboratzen du. Konposizioari dagokionez, aipatzekoak dira Tolosako Nazioarteko Haur eta Senior Abesbatza Lehiaketaren zenbait ekitalditarako Derrigorrez egin beharreko lanak. Haurren arloan oinarritu du gehienbat bere musika eta ipuin musikalaren modura taularatu da sarritan; horrela, formatu sinfonikoko hainbat lan nabarmendu daitezke.

Bideoa

Berriak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016