Mursego

Mursego (Eibar, 1977)

mur_sego

Portugesez saguzar esateko erabiltzen den “morcego” hitzean inspiratuta, Maite Arroitajauregi musikalari eibartarrak Mursego izeneko bakarkako proiektua jarri du abian. Mursegok hainbat tresna erabiltzen ditu musika egiteko: biolontxeloa, loop station pedala, txilibitua, plater txinatarrak, pistoizko flauta, pandereta, ukelelea koloretako argiak dituen teklatua, auto-harpa, errimak, txaloak, inprobisazioa eta ahotsa. Maitek biolontxeloa jo du Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama say, eta beste artista batzuei laguntzen. Mursego izenarekin atera zuen lehen diskoa, Bat (1) izenburua zuena, 2009ko apirilean grabatu eta argitaratu zen; berak editatu zuen eta Europako eszenatoki ugaritan zuzenean aurkeztu zuen. 2012. urtearen bukaeran, Mursegok bigarren diskoa -Bi (2)- argitaratu zuen Bidehuts plataformarekin batera. Orain, zinemarekin (Emak Bakia, Invisible), dantzarekin eta antzerkiarekin lotutako proiektuetan lan egin ondoren, bere hirugarren disko atera du - Hiru (3)- eta, artista gisa behin betiko baieztatzeaz gain, beste buelta bat eman dio gero eta liluragarriagoa eta propioagoa den unibertso horri. Maitek egon nahi duen tokia. Munduari buruz behera begira, saguzarrek egiten duten bezala.

Diskografia

  • 2009 Bat
  • 2010 Bi
  • 2013 Hiru

Bideoa

Elkarrizketak 

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016