Invención de la piel, Jon Obeso & Mursego & Idoia Zabaleta & Ekain Pérez

Poesia eta performance, Jon Obeso + Mursego + Idoia Zabaleta + Ekain Pérez
Ostirala, 2014(e)ko maiatzak 09
19:30
Koldo Mitxelena
Gaztelaniaz
90 minutu
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

"Blas de Otero Bilboko Hiria" VI. Poesia Lehiaketaren saria eskuratu zuen 2013an Jon Obesoren Invención de la piel liburuak.

Literaktum 2014 honetarako proposatzen duen errezitaldia Jon Obesok berak aukeratu dituen poemekin osatuko da. Ekain Perezek irakurriko ditu, Mursegok musika jarri eta Idoia Zabaletak mugimendu inprobisatuak.

“Poema guztiek egiten dute mapa bat. Begirada edo paisaia ez galtzeko geodesia bat. Airearen kartografia, nolanahi ere, erortzen ari den gizon batentzat. Poema horiek zehazten dituen jausia, igarotzea edo bidaia bertikala Bestearen presentziarekin hasten da eta haren Konpainiaren faltarekin bukatzen da. Gauzetako hitzaren lanetatik izenetako gauzen porrotera.Erortzen ari den gizakia saio espedizionario bat da. Saioa da, idazle bat, azken finean, gizon ahul bat bakarrik delako, prest baitago beti noiz jaio zen kontatzeko, noiz jaio den, noiz jaioko den, noiz jaio nahi duen, noiz jaio ahal izango duen, jaioko ote den edo ez.“Invención de la piel" edo munduan erbesteratzearen esperientzia. Errazetik ezkutuan dagoenera, nolanahi ere" dio Jon Obesok.



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Abu - 2020 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Abu - 2020
Al As Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
2020 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016