Edipotoa, Nagore Legarreta

Edipotoa, Nagore Legarreta
classic
Larunbata, 2014(e)ko maiatzak 10
20:00
Lugaritz K.E.
Euskaraz
40 minutu
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Edipotoa 2011ko abenduan argitaratu zen Bilboko Banizu Nizuke argitaletxearekin. Bertan biltzen dira Nagore Legarretak kamara estenopeikarekin ateratako hainbat argazki, hainbat idazleren testuekin batean. Kamara estenopeika, argazkiak ateratzeko teknika primitiboa da. Edonork sor dezake argazki kamara bat, kutxa, ontzi, edo halakoak erabilita. Ontzi horri zulo bat egin, paper fotografikoa barruan sartu, eta zulotik sartzen den argi izpiak paperean irudia proiektatzen du. Oinarrizko sistema honek irudi magikoak sortzen ditu. Liburuan, teknika hau erabilita, argazkilariak atera zituen lehen bildumak ikus daitezke: azokak, italiako hainbat monumentu, itsasertza eta lau zulotako kamara estenopeikarekin egindako lehen esperimentuak. Argazki bilduma bakoitzaren inguruan idazle ezberdinei eskatu zitzaien testuak idazteko, Gorka Setien, Haizea Arregi, lainon, Juanbau Erauskin eta Mikel Peruarenari.



Egutegia

Aurreko hilabetera joan Abu - 2020 Hurrengo hilabetera joan
Gertakizunen agenda Abu - 2020
Al As Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
2020 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala Donostia 2016