Zer da?

Literaktum

Literatura beste hainbat diziplinekin elkarrizketan eta gaur egungo eztabaidei lotuta. Literatura festa partekatua eta edonori irekia. Literatura irakurleen eta idazleen arteko topagune gisa. Horiek guztiak dira Literaktum - Donostiako literatura jaialdiaren nortasun ezaugarriak.

Narratiba, poesia, saiakera, antzerkia, kazetaritza, performanceak, musika, zinema, ilustrazioa, gastronomia, komikia. Ibilbide sendoa duten egileak eta etorkizun oparoa dutenak. Solasaldiak, aurkezpenak, tailerrak, erakusketak, ibilaldiak, proiekzioak. Guztiak eta guztiek dute lekua Literaktumen.

Izan ere, literatura mestizoa, anitza eta babelikoa da: mundua zein haren barne gauden gu geu arakatzen duen hitzen sare mugagabea. Horren haritik, edonork bere liburua, egilea edo jarduera topatu ahal izateko bideak proposatzen ditu Literaktumek.

Literaktum, halaber, sarean lantzen den jaialdia da. Energia-batuketa bat, hitzen eta lengoaien hirian hedatzen dena. Horretarako, kolaboratzaile sare zabal batekiko elkarlana sustatzen du Donostia Kulturak, literaturara ikuspuntu guztietatik eta publiko ororengana hurbiltzeko xedearekin.

Atalak

Programazio orokorra. Jaialdiaren muina da, eta oro har, edizio bakoitzeko gai desberdinak lantzen dira, literatura eta mundua etengabe aldatzen ari direlako.

Liburu lurraldea. Liburu-denda lotura literarioen gune gisa hartuta: solasaldiak, aurkezpenak, irakurketak...

Jarduera bereziak. Literaktum modu irekian eta mestizoan hurbiltzen da literaturara, eta hori agerian geratzen da formatu eta kolaborazio berezietan.

Erakusketak. Diskurtso literarioari indarra ematen diote ilustrazioak, argazkigintzak eta arte plastikoek.

Literaktum Txikia. Txikientzako jaialdia ere badu Literaktumek: ipuin- kontalariak, antzerkia, jarduera bereziak, tailerak eta musika etorkizuneko irakurleentzat.

Antolakuntza

Zuzendaritza

Jon Aizpurua
(Kultur Ekintza Ataleko zuzendaria)

Koordinazioa

Iñaki Gabarain
(Ernest Lluch KE-ko zuzendaria)

Nagore Irastorza
(Kultur Ekintzako teknikaria)

Xabier Cañas
(Komunikaziorako teknikaria)

Aholkularitza

Nagore Atela
(Euskal Idazleen Elkartea)

Programazioa Batzordea

Arantxa Arzamendi
(Liburutegi Nagusiko zuzendaria)

Marilis Balenciaga
(San Telmo Museoa)

Susana Bustero
(Okendo KE-ko zuzendaria)

Jon Etxezarraga
(Lugaritz KE-ko zuzendaria)

Lourdes Gutiérrez
(Casares-Tomasene KE-ko zuzendaria)

Marta Ibáñez de Aspuru
(Aiete KE-ko zuzendaria)

Patxi Presa
(Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendaria)

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala