Erakusketak

Bookface

bookface_erakusketa_204x153

2017/11/03 - 2017/11/30
Bookface praktika edo jolasa argazki bat liburu baten azalarekin bat egitean datza.

Orain dela pare bat urte hasi zen dena, New Yorkeko liburutegi publikoko Morgan Folzer irakurzaletasuna bultzatzeko formula berri baten bila hasi zen. Horretarako sare sozialak tresna garrantzitsuak izan zitezkeela pentsatu zuen, eta gaur egun, honen ondorioz hainbat hashtag ditugu: #BookFace edo #Bookfacefriday besteak beste, non argazki eta bideo ugari jasotzen diren.

Non: Okendo Kultur Etxea (Liburutegiko sarrera)

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.

Erakusketa hau ez litzateke posible izango Zizurkilgo liburutegia-ren laguntzarik gabe. Gure eskerrik beroena bere argazkiak uzteagatik.

Miffyren mundua, Dick Bruna (1927 - 2017)

dick bruna-miffyren mundua-erak_204x153

2017/11/03 - 2017/12/12

Dick Bruna idazle, diseinatzaile eta marrazkilari holandarrak (Utrecht, 1927-2017) sortu zuen Miffy untxia. Bere heriotzaren harira, erakusketa honek omenaldia egin nahi dio, Miffyren munduan murgilduz. Erakusketa hau txikienei zuzenduta dago eta jatorrizko ilustrazioak eta irudiak egongo dira ikusgai, Holandatik ekarriak eta Mercis BV-k lagatakoak.

Itxura minimalista, kolore zuria eta buru handia du Miffy untxiak eta 1955an sortu zuen Brunak, semeak harekin jolas zezan. Untxiak, ordea, arrakasta handia izan zuen eta 85 milioitik gora liburu saldu zituen 40 hizkuntzatan. Bruna bromazalea izaki, Miffyren aitona zela adierazi zuen 80 urte bete zituenean. 200 izenburu baino gehiago, museo bat Utretchen, eskultura eta bere izena daramaten plaza publikoak ditu Miffy untxiak, eta Bruna holandar ospetsuenen zerrendan ageri da beti.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:30-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30 - 20:00.

Igandeak: 10:00-14:00.

Astelehen eta jai egunak (Abenduak 6 eta 8) itxita.

Antolatzaileak: Mercis BV, Donostia Kultura

Corpus, Sara Morante

corpus_erakusketa_204x278

2017/11/10 - 2017/12/16

Corpusen Sara Moranteren lanak biltzen dira, 2011n literaturako ilustrazioan debuta egin zuenentik gaurdaino. Erakusketak bere irudigintza pertsonala ondoen definitzen duten lanak biltzen ditu, baita argitaletxeen eremuan garrantzizkoenak ere: marrazki pertsonaletatik liburuen azaletarako edo liburu ilustratuetarako sortutako irudietaraino. Giza irudia beti ageri ohi da bere obran, eta emakumeak garrantzi berezia hartzen du bere marrazkien eta ilustrazioen protagonista gisa: begirada hieratikoa edo sakona duten emakumeak sugarretan bilduta, kaioletan edo arantzazko koroetan harrapatuta, San Sebastianen emakumezko irudiak geziak erauzi aurretik, eta nobeletako heroiak, erdeinuz, edo izututa, tragedia behatzen dihardutenak. Emakumezko anatomia eta sexualtasuna, zerbait ezkutatzen duten karetak eta barruan indar handia duten emakumeak dira obraren ohiko baliabideetako batzuk. Atal nabarmen bat dago emakumezko idazleei-Virgina Woolf, Santa Teresa Jesusena edo Carson McCullers-egindako bere erretratuetan oinarritua.

Non: Ernest Lluch Kultur Etxea (Erakusketa aretoa. Sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan)

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 17:00-21:00

Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak

wangari-erakusketa_204x204

2017/11/10 - 2018/02/04
Giza eskubideen gaian zein ilustrazioan modu pedagogiko eta ederrean sakontzea lortu du erakusketa honek. Wangari Maathairen bizitza islatzen dute Aitziber Alonso ilustratzailearen marrazkiek, Uxue Alberdiren hitzek eta Xabi Payaren itzulpenek lagunduta.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:30-20:30.

Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30 - 20:00.

Igandeak: 10:00-14:00.

Astelehen eta jai egunak (Abenduak 6 eta 8) itxita.

Gabonetako ordutegia Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra arte.

Asteartetik Igandera: 10:00-14:00.

*Oharra: Abenduaren 30-ean (larunbata): 10:00-14:00, 16:30-20:00.

Astelehen eta jai egunak (Abenduak 25, Urtarrilak 1 eta 6) itxita.

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren bulegoa, Donostiako Giza Eskubideen bulegoa, Donostia Kultura

Bainera bete itsaso

bainera bete itsaso_204x153

2017/11/13 - 2018/01/06
Miren Amuriza bertsolari eta sortzailearen Bainera bete itsaso album ilustratua osatzen dituzten irudiak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan. Irudi hauek Irati Eguren ilustratzaileak egindakoak. Irudi, bideo, marrazki eta hitzen arteko jolasa da, helduei zein haurrei zuzendua.

Haurrei zein helduei zuzendutako liburuaren aurkezpen emanaldi bat izango da azaroaren 13an 17:30tan. Miren Amuriza eta Irati Eguren bertan izango dira.

Bainera bete itsaso album ilustratutik abiatuta bertako pertsonaiak, Marak, bainera azpian ikusitakoak azalduko dizkigu. Irudi, bideo, marrazki eta hitzen arteko jolasen bitartez.

Non: Tomasene Kultur Etxea (liburutegian)

Erakusketaren ordutegia:

Astelehentik ostiralera: 16:00-20:30.

Larunbatak: 16:30-20:00.

Diez días que sacudieron el mundo, Fernando Vicente

diez dias que sacudieron el mundo-erak_204x153

2017/11/17 - 2017/12/02
Fernando Vicente gaur egungo literatura ilustratzaile espainiar garrantzitsuenetakoak egindako ilustrazioak izango dira ikusgai Troa Zubieta liburu-dendako erakusketa honetan. Ilustrazio horiek John Reedek Errusiako Iraultzari buruz idatzitako Diez días que sacudieron el mundo klasikoaren berrargitalpenaren harira egin ditu eta Nórdicaargitaletxeak kaleratu du.

Non: Troa-Zubieta liburudenda

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Larunbatak: 10:00-14:00

Laguntzaileak: Editorial Nórdica, Troa Zubieta liburu-denda

Uhartearen altxorra

uhartearen altxorra-erakusketa_204x123

2017/10/17 - 2018/01/17
Uhartearen altxorra proiektuak ibilbidea egiten du euskarazko haur eta gazte literaturan barrena, ilustrazioen, pertsonaien, gaien eta garaien bidez. Euskarazko haur eta gazte literatura gaztea da, baina azken hogeita hamar urteotan sekulako jauzia egin du, hala kantitatean nola kalitatean.

Premisa horietatik abiatuz, erakusketak garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz. Errealismo fantastikoa, zientzia-fikzioa, abentura-liburuak, umorea, misterioa eta polizia-nobelak berriskuste honen ardatzetako batzuk dira.

Arte zuzendaritza: Juanba Berasategi
Ekoizpena: Gotzon Barandiaran (Dijitalidadea)

Non: San Telmo Museoa

*Oharra: Liburutegi Nagusiko Haur Liburutegian Uhartearen altxorrarekin lotuta dauden 100 libururekin sortutako txokoa dago.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik Igandera: 10:00-20:00

Antolatzaileak: Dijitalidadea, San Telmo Museoa, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzua
Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala