Programazioaren aurrerapena

Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak

Erakusketa
Azaroak 10 - Otsailak 4
Aiete Kulturetxea
Astelehen eta jaiegunetan itxita
Asterartetik ostiralera: 16:00-20:30 (Gabonetan 10:00-14:00)
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandeak: 10:00-14:00

Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak erakusketaren helburua da Giza Eskubideen eta ilustrazioaren gaietan modu pedagogikoan sakontzea, hain zuzen ere, Aiete Kultur Etxeko espezialitatea direnetan. Horrela, kultur etxearen ekimenez eta Udaleko Giza Eskubideen Bulegoarekin elkarlanean, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Wangari Maathairi buruzko erakusketaren produkzioa landu da.

Aitziber Alonso ilustratzailearen ilustrazioek Wangari Maathairen bizitza erakusten dute, eta Uxue Alberdik hitzak jarri dizkie, Xabi Paya itzulpenetaz arduratu den bitartean. Artista hauek egindako lanarekin booktrailer bat landu da, halaber, eta Aieteko Haurtxokoan ilustrazio tailer bat eskainiko da.

Tailerra: Aitziber Alonso.
Azaroak. 25
Aiete Kulturetxea
17:30. Euskara

Aitziber Alonso ilustratzailea arduratuko da Maathairen istorioa album ilustratu batekin kontatzeko tailerra eskaintzeaz. Horrela, Maathairen istorioa abiapuntutzat hartuta, Uxue Alberdik idatzitako olerkia irudikatuko da, eta olerkia eta irudiak elkarturik, album bat sortuko dute bertan bildutako haurrek eta beren familiek.

Izen-ematea: haurtxokoan (5-11 urte).

 


 

Ekialde hurbila, muinak eta ertzak
Azaroak. 15

Mikel Ayestaran, Ane Irazabal, Karlos Zurutuza. Moderatzailea: Jaime Otamendi
San Telmo Museoa - Ekitaldi aretoa
19:30. Euskara

Udaberri Arabiarra izenpean, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean altxatu ziren herrialde arabiarrak 2011n. Indarkeriak, hala ere, demokraziak baino arinago egin du aurrera. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuan hiru kazetari adituk herrialde hauen iragana, oraina eta etorkizuna aztertzen dute.

Babeslea: Donostiako Udaleko Lankidetza bulegoa.

 


 

El oficio de escribir
Azaroak. 15

Rosa Montero. Elkarrizketatzailea: Pilar Rodríguez
Tomasene kultur etxea
19:30. Castellano

Escribe con Rosa Montero idazketa lantzen hasi nahi dutenei zuzendutako koadernoa da. Hitzekin gozatzea ahalbidetzeko helburu duen gomendio sorta. Halaber, egilearen hogeita hamar urtetik gorako literatura eta kazetaritza ibilbidean murgiltzeko modu bikaina da.

 


 

Nobela eta historia II
Azaroak. 16

Literatura eta memoria
Uxue Alberdi. Elkarrizketatzailea: Ainhoa Agirreazaldegi
Liburutegi Nagusia - San Jeronimo aretoa
19:30. Euskara

Nagore Vargasen istorioa kontatzen du Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela berriak, 1982tik 2014ra bitartekoa. Bizitza horren bidetik, Euskal Herriak azken urteetan bizi izandako aldaketa politikoen testuinguruan murgiltzen da. Ideiak baino gehiago, “ideientzako plataforma” bat eraiki duela azaldu du idazleak, nondik eroso esan ahal izan dituen “beste testuinguru batzuetan” esan ezin izan dituenak.

 


 

Visiones de la novela I
Azaroak. 22

David Foenkinos. Elkarrizketatzailea: Rosa de Diego
Koldo Mitxelena Kulturunea
19:30. Frantsesa, itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz

Egungo idazle frantses garrantzitsuenetakoa da David Foenkinos, besteak beste, La delicátesse edo Charlotte nobela esanguratsuen egilea. Le mystère Henri Pick eleberria gaztelaniaz argitaratu du aurten (La biblioteca de los libros rechazados), eta Rosa de Diego irakaslearekin solasean ariko da bere obraz eta nobela generoaz duen ikuspegiaz.

 


 

Visiones de la novela II
Azaroak. 23

John Banville.
San Telmo Museoa
19:30. Ingelesa, itzulpena euskaraz eta gaztelaniaz

John Banville literaturaren izen handietako bat da mundu mailan. Besteak beste, Booker Saria, Asturiasko Printzesaren Letren Saria edo Nobela Beltzaren RBA Sariak irabazi ditu. Banville, egiaz, bi idazlek osatzen dute, Benjamin Blacken izaera hartzen baitu sarritan, nobela beltz bikainen egilea.

Gonbidapenak San Telmo Museoan eskura daitezke azaroaren 13tik aurrera.

 


 

Literaktum Wikilantegia
Azaroak. 23

Haur Liburutegia (Fermin Calbeton 25)
17:30.

Literaktumera etorriko diren idazleak Wikipedian sartzeko lantegia antolatuko da: biografien eta idazlanen artikuluak sortu, hobetu eta gaurkotu. Nahi baduzu ikasi nola egiten den, zatoz Wikilantegira!

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .


 

Ibilbide literarioa: Victor Hugori bisitan
Azaroak. 25

Joxe Mari Carrere (gidoia eta dramaturgia).
Pasai San Pedroko torrea
11:00 - 13:00. Euskara

Victor Hugoren bizitzan barrena murgiltzeko bidaia honetan gidatuko gaituzte hainbat aktorek, Pasai San Pedrotik Donibanera. Itsasontzia hartuta, bidaiariak, Hugoren literaturaren zaleak, idazlearen ostatu izandako etxeraino iritsiko dira, eta han Hugo aterpeturik dagoen etxekoandreak hartuko ditu. Hugo etxean ez dela azalduko die, baina halere, etxeraino lagunduko diela. Bidean herriaren gaineko istoriotxoak kontatuko dizkie, eta behin etxera helduta, Victor Hugoren gela erakutsiko die baita non lan egiten duen ere. Mahai gainean eskuizkribu batzuk daude, eta idazlea ez dagoela aprobetxatuz, etxekoandreak idazten ari dena irakurriko die, hain justu etxearen eta herriaren gainean idatzitakoa.

Ondoren, talde osoa elkarrekin mokadu bat jatera joango da.

Aurretik izena eman behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .


 

Literatur solasaldia: Madame Bovary, Flaubert.
Azaroak. 24


Dinamizatzailea: Slawka Grabowska
Cofradía Vasca de Gastronomía (Elbira Zipitria kalea 2)
19:30. Gaztelania.

Madame Bovary klasikoak ez du galdu belaunaldiz belaunaldi liluratzeko gaitasuna. Kasu honetan, beste ikuspuntu batetik begiratuko diogu Flaubert-en maisulanari: liburuan ageri diren plateretan oinarritutako afarian, hain zuzen. Ba al da liburu bati buruz hitz egiteko modu hoberik? Gastronomiako Euskal Anaiarteak diseinatu du menua eta Slawka Grabowskak bideratuko solasaldia.

* Afarian izena eman eta ordainketa www.literaktum.eus webgunean egingo da azaroaren 17-ra arte.
* Harremanetarako: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala