Isturitzetik Etiopian barrena, Beñat Goitia, Adrian Puck Dj

VOLVER

isturitzetik-etiopian-barrena-benat-goitia-adrian-puck-dj
Euskaraz
Astelehena, 2017(e)ko azaroak 20
20:00
Victoria Eugenia Antzokia
Euskaraz
Gonbidapenarekin
Ikusi Google Maps-en

Isturitzetik Etiopian barrena ikuskizuna Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen uztartze bat da. Isturitzetik Etiopiarako, desparadisurako, deserturako finean, heriotzerako bidaia egingo duen pertsonaia bederatzi zirkulutan zehar murgilduko da, ezken eztanda jasan arte.

Musikaren atalean, euskal arte kostunbristaren eta abangoardiakoaren arteko talkatik sortutako pasarte atmosferikoek bustiko dituzte poesiaren tarteak. Adrian Puck DJ gasteiztarraren elektronika gordinak lagunduko ditu Beñat Goitiaren gitarra saio intimoak.

Literatur arloan, Joxanton Artzeren Isturitzetik Tolosan Barrena eta Bernardo Atxagaren Etiopia izango dira literatura pasarteen sostengu. Bi lan hauetatik abiatuko dira pertsonaia oinazera eramango duten bederatzi urratsak. Bi belaunaldi, bi abangoardiazko lan entzule gaztearen kezketara egokiturik.

*Gonbidapenak antzokiko leihatilan banatuko dira 17:00etatik aurrera.

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala