Ibilbide literarioa: Victor Hugori bisitan

VOLVER

ibilbide-literarioa-victor-hugori-bisitan
Euskaraz
Larunbata, 2017(e)ko azaroak 25
11:00
Pasai San Pedroko torrea
Euskaraz
120 minutu
Ikusi Google Maps-en

Victor Hugoren bizitzan barrena murgiltzeko bidaia honetan gidatuko gaituzte hainbat aktorek, Pasai San Pedrotik Donibanera. Itsasontzia hartuta, bidaiariak, Hugoren literaturaren zaleak, idazlearen ostatu izandako etxeraino iritsiko dira, eta han Hugo aterpeturik dagoen etxekoandreak hartuko ditu. Hugo etxean ez dela azalduko die, baina halere, etxeraino lagunduko diela. Bidean herriaren gaineko istoriotxoak kontatuko dizkie, eta behin etxera helduta, Victor Hugoren gela erakutsiko die baita non lan egiten duen ere. Mahai gainean eskuizkribu batzuk daude, eta idazlea ez dagoela aprobetxatuz, etxekoandreak idazten ari dena irakurriko die, hain justu etxearen eta herriaren gainean idatzitakoa.

Ondoren, talde osoa elkarrekin mokadu bat jatera joango da.

* Gidoia eta dramaturgia Joxemari Carrere-ren eskutik.

* Aurretik izena eman behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Laguntzailea: Frantses Institutua

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala