Gaiak

Literatura eta mundua etengabe ari dira aldatzen eta eremu aldakor horri dagokion mapa marraztu nahi du Literaktumek. Xede horri lotuta, programaren zati handiena askotariko gaiak sakonki eta jarduera desberdinen bidez lantzera bideratuko du jaialdiak urtez urte.

Nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra –eta haren itzal distopikoak– eta liburu ilustratua izango dira Literaktum 17aren gai nagusiak. Literaturaren eta musika, zinema, pentsamendua, komikia, kazetaritza, gastronomia edo paisaiaren arteko harremanak ahantzi gabe.

Historia giza-zientzia da, baina baita diskurtso bat ere, gertatutakoari buruzko kontakizuna. Teknikak eta aukerak partekatzen ditu literaturarekin. Eta gauza bera gertatzen da alderantziz ere: literatura munduari buruzko diskurtsoa da eta, bere aldetik, historiaren interpretazio kolektiboan eragiten du. Literaturak diskurtso soziala eraikitzen du ere.

Nobela eta historia zikloak harreman konplexu zein emankor horiei helduko die hiru jardueratan:

Literaktumeko edizio honetan nobelak ez du protagonismo bakarra izango, ordea. Nobelaren ikuspegiak zikloaren bidez, gaur egungo literaturaren genero handiaren hainbat ikuspegi eskainiko dizkigute lau idazle esanguratsuk:

1516an, Tomás Morok liburu fundazional bat argitaratu zuen: Utopía. Genero literario bat abiatu ez ezik, kategoria intelektual, politiko eta sozial bat sortu zuen humanista ingeles handiak, ildo kultural anitzetan presente egon dena urteotan guztiotan. Izan ere, egun, ezinezkoa da mendebaldeko historia intelektuala utopiaren kontzepturik gabe ulertzea, haren ifrentzu distopikoa barne, egun erabat presente dagoena.

Utopiak zikloak hiru jardueren bidez ukituko ditu utopiari lotutako gaiak:

Literatura beste diziplina batzuei lotuta dagoela ulertuta, Literaktumek arreta berezia eskainiko dio aurtengo edizioan liburu ilustratuari eta literaturaren eta ilustrazioaren arteko harremanei zenbait jardueraren bidez:

Erakusketak:

2017 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala